URKOME

Seigarren Urkome Sariak

Abenduaren 4 arte / Hasta el 4 de diciembre
Boto-kopurua orotara / Votos totales: 2419

Hautagaien artean, proiektu irabazleak Urola Kostako produktu sorta bikaina izango du ordain-sari.
AUKERATU!

Gainera, parte-hartzaile guztien artean Urola Kostako produktuen lote bat zozketatuko da. Urkometik harremanetan jarriko gara Produktu lotearen irabazlearekin.
ELIGE uno de los proyectos seleccionados. El proyecto ganador será premiado con un estupendo lote de productos de Urola Kosta!

Además, se sorteará un lote de productos de Urola Kosta entre todos los participantes. Desde Urkome nos pondremos en contacto con la persona ganadora del sorteo.




Bozkatu / Bota


EZKURRA BASOTIK AHORA

Ezkurrarekin egindako elikagagaiak ikertu eta ekoizteko lantegi txikia. Interes nutrizional handiko elikagaia da. Baso naturala balioan jartzeko gaia bihur dezakegu, menpekotasun energetiko urriko ustiaketa eginez, bertatik bertarako elikagai, paisaia eta bioaniztasuna sustatuz.

Botoak / Votos: 7
( 0.3% )

Bozkatu / Bota


ADN-A LORTZEKO LAGINAK HARTZEKO TST SISTEMA

Abeltzainen elkarte bat, geure animalien ADN-a lortzeko, krotal bat jartzean material genetikodun laginak hartzeko sistema abian jartzeko proiektua da.

Botoak / Votos: 9
( 0.4% )

Bozkatu / Bota


ESNEGAIN EDO/ETA GURINA

Merkatuaren beharrei jaramon eginaz, gure behietatik lortzen den esnea gaingabetu eta ondorioz, esne gai likidoa ateratzen dugu. Orain arte erabili ez dugun lehengai bat da hau, beraz, hau eraldatu eta komertzialitzatzean datza gure proiektuak bai esnegai edo bai gurin formatuan.

Botoak / Votos: 1
( 0% )

Bozkatu / Bota


EGURBIDE TORREA LANDETXEA

Egurbide Torrea landetxea proiektuak XVI.mendeko Egurbideola monumentu multzo historikoari beste erabilera bat emango dio. “Premium” izaerako landetxe honetan ostatua eskeintzeaz gain bertako errota eta burdinolaz baliatuz Euskal ondarea ezagutzeko esperientziak eskainiko dira.

Botoak / Votos: 105
( 4.3% )

Bozkatu / Bota


LUPULU ALDAKETA

Azken urteetan garagardoaren inguruan sortzen ari den afizioa eta ekoizle kopurua gora doan heinean, lehengaiak ahalik eta gertuen ekoizteko ideia da hau. Lupulua landatu eta tranformatzea izango zen helburua. Landatze lanak udaberri partean izango lirateke. Ondoren, zaintza lanak.Gero uzta jasotzeko garaia ailatzeakoan produktua lehortu eta prensatu azken erabilerako prest.

Botoak / Votos: 5
( 0.2% )

Bozkatu / Bota


LUPULU EKOIZPENA

Aurrera eramango den jarduera lupuluaren ekoizpena eta salmenta da. Ideia garagardoa egiterakoan, lupulua erosteko dauden zailtasunen ondorioz sortu zen. Lupulua ekoizteko Euskal Lupulo-ko kideekin elkarlanean, nere proiektua sortu dut.

Botoak / Votos: 23
( 1% )

Bozkatu / Bota


GOXO-GOXO LANDETXEA

Turismo merkatuari zuzenduriko alojamendu zerbitzua izango da, landetxe formatuan. Ingurune natural paregabean kokatuta, umeekin etortzen diren familiei zerbitzu bereziak eskeiniko dizkiona: haurrekin jolasean aritzeko zelaia, haur parkea, animalia ezberdinak ikusteko aukera…

Botoak / Votos: 178
( 7.4% )

Bozkatu / Bota


OILATEGIAN OBRADOREA EDO GOZOGINTZAKO LANTEGIA

Arrautza ekologikoen soberakinak aprobetxatzea ekoizpenari errentagarritasun hobea ateratzeko, bezeroei produktu elikagarri eta gertukoa eskeintzea, eta geure bizi kalitatea hobetzea. Haseran flanak egingo ditugu; ontziak berrerabilgarriak izango dira kristalezkoak.

Botoak / Votos: 1
( 0% )

Bozkatu / Bota


JAKI-SASKI

Bertako produktuekin sukaldatutako eguneko bazkaria prest dakarren saski osasungarria. Bezeroek web edota app bidez egin ahal izango dute eskaera, eta etxean edo lantokian jaso.

Botoak / Votos: 1111
( 45.9% )

Bozkatu / Bota


ERLAUNTZETAKO AIREA

Erlazaintzako jarduera dibertsifikatu nahi dugu; horretarako zenbait etxetxo erakiko ditugu eta hainbat erlauntza jarriko ditugu. Bezeroek erlauntzetako airea arnasteko aukera edukiko dute maskara, hodi eta iragazki sistema baten bidez. Bestetik, erleekin kontaktuan lo egiteko aukera edukiko dute.Sistema hauek osasunerako onura handiak dakartza.

Botoak / Votos: 43
( 1.8% )

Bozkatu / Bota


ARDI ESNEA ERALDATZEN

Artzantzaren munduan ezberdintze aldera bide berriak jorratu nahi izan ditugu. Etxean dugun artaldetik jasotzen dugun esnea hartu eta esperimentatzen ari gara azken urteetan, aurtengo kanpainan honako produktu hauek merkaturatzeko asmoa dugu: esne oso pasteurizatua 1litroko botilan, mami naturala, txokolatezko mamia, jogurt naturala, azukredun jogurta, fruitu gorridun jogurta eta sagardun jogurta. Etxean jasotzen dugun gure ardien esnea, etxean bertan eraldatzen dugu eta erabiltzen ditugun osagai guztiak ekologikoak dira, gure etxalde osoa den bezala. Ardi esneari beste alde batetik begiratu nahi izan diogu gazta mundua alde batera utzi eta beste era bateko produktuak sortuz.

Botoak / Votos: 1
( 0% )

Bozkatu / Bota


HAIN GEUREA DEN SAGARRA!

Landa eremuko frutagintza arloa indartu nahian, herritarron sentsibilizazioa bilatzen duen ekintza sorta biltzen da. Bereziki, sagar barietateak, sagarrondoak, sagarraren eraldaketa prozesua eta sagar zukuaren eta sagardoaren prozesuak ezagutzera emango dira.

Botoak / Votos: 2
( 0.1% )

Bozkatu / Bota


PAORRA GREEN HOUSE

PAORRA GREENHOUSE turismo arloan garatuko den ostalaritza proiektu bat da Euskal baserri batean kokatzen dena. Bertako lursailak aprobetxatuz, egunerokotasunetik irten nahi duenari deskonektatzeko aukera eskeini nahi diogu beti ere, bertako animali eta landareak zainduz eta errespetatuz.

Botoak / Votos: 933
( 38.6% )
OHARRA: Abenduaren 5an emaitza Web orrialde honetan jakinaraziko da. Datuak zuzenak ez badira, bozka baliogabea izango da. NOTA: Se notificará el resultado el 5 de Diciembre, en esta página Web. Si los datos introducidos no son válidos, el voto será anulado