LIZTORLAN enpresaren bitartez liztor beltzaren habiak kentzen ditugu. Zerbitzu hau Urola Kostako herrietan eskaintzen du Urkomek.
Hileko bigarren asteartetan jasoko da. Komenigarria da bezperan uztea.
Zuri laguntzeko zerbitzu gehiago:
Eskualdeko ekoizleen eta jatetxeen jardunak bateratu eta, bertako produktuak balorean jarriz, aisialdi eta turismo eskaintza berri bat da Urola Gustagarri.
Bi urtetik behin Urola Kostako Landa Eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzeko antolatzen dugu ekimen hau.
Eskualdeko ekoizleetatik zure etxera. www.urolakostadenda.com
Urkomek beste erakunde batzuekin batera, landa garapeneko proiektutan parte hartzen du.
Bertakoa erosi, prestatu, dastatu.... gozatu!!
Euskal Kostaldeko Geoparkearen kudeaketarako elkartea Geogarapen du izena. Elkarte hau 11 kide osatzen dute , hauen artean Urkome dago.
DESKRIBAPENA
Artilearen erabilera alternatiboetarako lankidetza teknologikoa: material PLASTIKOAK eta beste kutsatzaile batzuk ordezkatzea.
HELBURUA
LANALAND proiektuaren helburu nagusia bertako esne-arrazetako ardi-artilearen balio erantsia handitzea da; izan ere, orain hondakin izaera dauka, eta bertako nekazarientzat kudeaketa arazotsua bihurtu da. Proiektuaren asmoa produktu hori balioztatzeko irtenbide berritzaileak garatzea eta tokiko enpresei hazteko aukera berriak eskaintzea da, ekonomia zirkularraren ikuspegitik.
FINANTZAKETA
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) kofinantzatutako proiektua.
Parte hartzaileak: LANALAND proiektua, NEIKER (Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutua) buru dela, Latxa Esnea kooperatibarekin batera, Urkome (Urola Kostako landa-garapenerako elkartea), EKOLBER, Chambre d´agriculture des Pyrénées Atlantiques, Chambre de Commerce et de Industrie Bayonne Pays eta UPPAk (Université de Pau et des Pays de l ´Adour).
Proiektua 2019-2022 urteetan exekutatuko da.
www.lanaland.eu
DESKRIBAPENA
DESKRIBAPENA
Bertako ekoizleak ardatzean jarrita, Azpeitiko Azoka Plazan topatu daitezken bertako produktuak udalerriko jangela desberdinetara iristeko hornikuntza unitatea.
HELBURUA
Tokiko elikadura sistemaren garapen integrala eta lehen sektorearentzako aukera berriak sortzea du helburu, hazkunde etengabean dagoen eskariari egokitutako produktu berrien diseinuaren bitartez.
FINANTZAKETA
Proiektua Landa Garapenerako Nekazaritza Funtsak (FEADER) eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dute, lankidetzarako laguntzen bidez.
Parte hartzaileak:Azpeitiko Udala, Artxara Koop., EHU (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Urkome.
Proiektua 2019-2020 urteetan exekutatu da.
DESKRIBAPENA
Artilearen arazioari aurre egiteko eta ardi latxaren artileak dituen ezaugarri bereziak kontuan harturik, artilatxa proiektua sortzen da, urtero produzitutako artilearen merkaturatzean egonkortasuna lortzeko eta ardi latxa ustiapenetan egindako lanari balio erantsia emateko.
HELBURUAK
Helburu zehatzak:
• Ardi latxa ustiapenetako artilearen bilketarako beharrezko logistikaren antolaketa.
• Kolageno eta artiletik sortutako produktuen diseinu eta ekoizpena, eskala txikian.
• Ekoizpen eta sortutako produktuen merkaturatzeko bideragarritasunaren azterketa.
FINANTZAKETA
Proiektua Landa Garapenerako Nekazaritza Funtsak (FEADER) eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dute, lankidetzarako laguntzen bidez.
Parte hartzaileak: LATXA ESNEA Koop, NEIKER, EKOLBER, LANDAOLA, BIZKAIMENDI, ARABALANDA.
Proiektua 2017-2019 urteetan exekutatu da.
DESKRIBAPENA
Urola Kostako elikadura kateko eragileen arteko elkar ezagutza eta elkarlana beharrezkoa zela oharturik eta merkaturatzeko zirkuitu laburrak hobetzea xede harturik, Lakari Kooperatibak, Urola Kostako Udal Elkarteak, Hiritik At Kooperatibak eta Urola Kostako Landa Garapen Elkartea, Urkomek sortutako lankidetza proiektua da.
HELBURUAK
- Landa eremuko eragile profesionalen arteko elkarlana sustatzea
- Landa-eremuaren potentziala eta balio erantsia ezagutzera ematea, eskualdeko nekazal produktuak balioan jarriz
- Urola Kostako ekoizle eta transformatzaileentzako komertzializazio-kanal berriak irekitzea
- Tokiko garapen iraunkorra bultzatzea
- Informazio eta ezagutzen partekatzea
- Informazioaren gardentasuna
FINANTZAKETA
Proiektua Landa Garapenerako Nekazaritza Funtsak (FEADER) eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dute, lankidetzarako laguntzen bidez.
Proiektua 2018-2019 urteetan exekutatu da.
Gipuzkoako tokiko nekazarien azoken eragin ekonomiko eta sozialaren azterketa -2016 urtea.
Azterketa: Landa eremu atlantikoen paisai-balioak- orainak eta geroa - 2013 urtea
Urola Kostako landa inguruneko adinekoen gizarte ongizate beharren azterketa - 2005-2006 urtea
Larunbat goizetan ospatzen da, Azkoitiko herriko plazan kokatzen den Azoka plazan. Inguruko baserritarren produktu ezberdinak aurkitu daitezke bertan.
Asteartero goizean zehar eta ostiralero arratsaldean zehar ospatzen da, Azpeitiko enparantzan dagoen baserritarren gunean. Bertako eta garaiko barazkiez gain, landare, lore, esnekiak etab. Aurki daitezke bertan.
Astelehenetik larunbatera goizetan ospatzen da, astegunetan arratsaldez ere bai, Zarauzko lege zaharren enparantzan dagoen merkatuaren eraikuntzan. Egun handia larunbatetan izaten da, mota askotako produktuak aurkitu daitezke bertan.