Esta web utiliza cookies de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Al navegar por esta página aceptas el uso que hacemos de las cookies.Onartzen dutCookien erabilera

Gestio plana

2015-2020 Landa garapen programak oinarritzat hartuz, Landa Garapen Elkarte bakoitzak urtero bere kudeaketa plana egiten du.

Zerbitzuak

Urkomek eskeinitako zerbitzuak, landa eremuko biztanlegoaren bizi kalitatea hobetze aldera ematen dira.

Karpa zerbitzua

Urkomeko bazkideek erabilgarri izango dituzte gure karpak. 15 karpa ditugu eta hemen uzten dizuegu pdf bat beharrezko informazio guztiarekin.

2020-11-03

BESTE ZERBITZU BATZUK

Zuri laguntzeko zerbitzu gehiago:

Hildako animaliak biltzeko zerbitzua: Akatu diren behi, ardi, abere, txerri, untxi, oilo, eta abarren bilketa ematen da. Foru Aldundiak koordinatzen du zerbitzu hau, aurrez eskaera eginez kamioi berezi baten bidez egiten da bilketa. (Tfnoa.: 943 11 23 48)

Purina banatzeko zerbitzua: 
14.000 ltr hartzen duten 2 kamioien zerbitzua eskaintzen da, Gipuzkoa osorako. Beharraren arabera baserritarren zuzenean eskatzen du. Abisuak: Tel. 659 58 59 05 (Jose Salegi)

2020-01-01

Proiektuak

Urkomeren egitekoak urteko kudeaketa txostenean biltzen dira baina elkartearen egitekoa edo inplikazioa desberdina izaten da:

  • Egile papera. Herri Erakundeen diru iturrietaz baliatuz Elkarteak berak ekintza edo proiektuak burutuz.
  • Bultzatzaile papera. Zuzenean Elkarteak burutu ez arren, modu proaktibo batean ekintzak bultzatuz.
  • Bitartekari papera. Burutu behar duten erakunde edo agente desberdinen artean bitartekari lana eginez.

LANDAOLATIK LANTZEN ARI GAREN PROIEKTU NAGUSIAK

GIPUZKOAKO LANDA GARAPEN ELKARTEOK ELKARLANEAN DIHARDUGU LANDAOLATIK LANDA GARAPENEKO HAINBAT PROIEKTU AURRERA ERAMATEKO

2023-07-03

Landaola - Gipuzkoako azoken sarea

Europako Itun Berdearen esparruan eta Europako Batzordeak onartu duen Baserritik Mahaira Estrategiarekin bat eginik, LANDAOLA elkarteak (Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteen Federazioa), Eusko Jaurlaritza Elika Fundazioaren bidez eta Udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, gure udalen ekonomiaren, kulturaren eta tradizioaren zati garrantzitsu bihurtu diren gure udalerrietako azokak bezalako zirkuitu laburrak dinamizatzen eta bultzatzeko asmoarekin GIPUZKOAKO AZOKEN SAREA izeneko proiektua martxan jarri zuen 2020ko amaieran.

Ekimenaren helburu nagusia Gipuzkoako herrietako azokak aztertu, indartu eta hauen etorkizuna bermatzea da.https://landaola.eus/gipuzkoako-azoken-sarea/

2023-07-02

Landaola - Landa emakumeak gara

Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteek osatzen duten LANDAOLA Federazioaren helburuen artean Landa Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1998 Legean jasotzen direnak daude. Horien artean daude besteak beste emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna sustatzea eta, genero ikuspegia eta emakumeen ahalduntzea bultzatzea asoziazionismoarekin batera.
Informazio gehiago

2023-07-01

Landaola - Lurretik mahaira

Lurretik mahaira proiektuak Gipuzkoako pertsona eta erakunde guztiek bere gizarte eta ingurumen konpromisoa aktibatu ahal izatea eta 2030 Agenda lortzen inplikatzea du helburu, gizarte berrikuntza sustatuz eta erakundeen arteko aliantzen bidez. Gipuzkoan bidezko trantsizio ekologikoa bizkortzeko eredu berritzaileen eskalagarritasuna eta hedapena sustatu nahi dugu. Elikadura jasangarria eta kontsumo arduratsua sustatzeko akonpainamendu sistema bat antolatzeko helburua duen proiektu zabal bat da Landaola Federazioak beste aliantza kide batzuekin, HAZI, Elika, Lurgintza, Abelur eta Deustoko Unibersitatearen aholkularitzarekin batera aurrera eraman nahi duena. Ekoizpenetik salmentarainoko akonpainamendu sistematizatu bat antolatuz, egungo kontsumitzaileen eskaerara tokiko elikadura ekoizpenak egin beharreko trantzisioan eragitea lortu nahi da.
Informazio gehiago

2023-06-30

LANDAOLA Sariak

Landaola Sariak , Federazioa osatzen duten 6 elkarteek eskutik emandako urteroko sariak dira. Sariak landa garapeneko proiektuei errekozozimendua egin asmoz sortu ziren.

Sariak lau ataletan ematen dira; erakunde publikoa, erakunde pribatua, landa  eremuko emakumea, eta ibilbidea.

Erakunde publiko eta pribatuen ataletan, tokiko administrazioak eta pertsona fisikoak zein juridikoak landa eremuaren iraunkortauna sustatu eta bermatzeko helburuarekin egindako proposamen edo ahaleginei onarpen pertsonal eta publiko bat eman nahi zaie.

Landa eremuko emakumeak atalean, lehen sektorean eta landa eremuan eginiko lanen eta ekarpenen aitortza egin nahi da.

Ibilbidea atalean, urteetako lanari esker, lehen sektorearen alde eta landa eremuari eginiko ekarpena aintzat hartu eta aitortzea bilatzen du.

Informazio gehiago

2023-06-29

URKOME - Urola Kostako ekoizleen gida

Gidara joan

2023-07-04

URKOME -Urola Gustagarri

Eskualdeko ekoizleen eta jatetxeen jardunak bateratu eta, bertako produktuak balorean jarriz, aisialdi eta turismo eskaintza berri bat da Urola Gustagarri.
Bertakoa erosi,prestatu, dastatu... gozatu!
Urola Gustagarri bloga

2016-07-07

URKOME - Urola Kostako produktuen erakusleihoa

Eskualdeko ekoizleetatik zure etxera. www.urolakostadenda.com

2016-07-07

PARTAIDETZA BESTE ZENBAIT PROIEKTUTAN

Urkomek beste erakunde batzuekin batera, landa garapeneko proiektutan parte hartzen du.

2016-09-20

Euskal kostaldeko Geoparkea

Euskal Kostaldeko Geoparkearen kudeaketarako elkartea Geogarapen du izena. Elkarte hau 11 kide osatzen dute , hauen artean Urkome dago.
Geogarapen elkarteak, beste batzuen artean, ondorengo helburuak garatu nahi ditu: 
Lurraldearen garapen iraunkorra eta orekatua, lurralde horretako balio geologikoak, naturalak eta kulturalak babestuta bereziki, lurraldean bizi diren pertsonentzako mesedegarri diren ekintzak garatuz eta jarduerak abian jarriz.

Informazio gehiago


2016-09-26

Kooperazio proiektuak

LANALAND

DESKRIBAPENA
Artilearen erabilera alternatiboetarako lankidetza teknologikoa: material PLASTIKOAK eta beste kutsatzaile batzuk ordezkatzea.

HELBURUA
LANALAND proiektuaren helburu nagusia bertako esne-arrazetako ardi-artilearen balio erantsia handitzea da; izan ere, orain hondakin izaera dauka, eta bertako nekazarientzat kudeaketa arazotsua bihurtu da. Proiektuaren asmoa produktu hori balioztatzeko irtenbide berritzaileak garatzea eta tokiko enpresei hazteko aukera berriak eskaintzea da, ekonomia zirkularraren ikuspegitik.

FINANTZAKETA

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) kofinantzatutako proiektua.

Parte hartzaileak: LANALAND proiektua, NEIKER (Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutua) buru dela, Latxa Esnea kooperatibarekin batera, Urkome (Urola Kostako landa-garapenerako elkartea), EKOLBER, Chambre d´agriculture des Pyrénées Atlantiques, Chambre de Commerce et de Industrie Bayonne Pays eta UPPAk (Université de Pau et des Pays de  l ´Adour).

Proiektua 2019-2022 urteetan exekutatuko da.

www.lanaland.eu





2020-07-02

LATXARI

DESKRIBAPENA
Latxa artilearen ehun-balorizaziorako alternatibak, hainbat merkatuan merkaturatzeko.

HELBURUA
Gaur egun existitzen ez den ehungintzako produktu bat sortu nahi da, latxaren artilea oinarri hartuta egina. Produktu horren trazabilitatea bermatuta egongo da ustiategitik produktua hornitu arte, eta merkaturatzeak balioa eman ahal izango die artalde latxoen ustiategiei, haien artilea kudeatzeko zaila den hondakina izaten jarraitzen baitu.

FINANTZAKETA
Proiektua Landa Garapenerako Nekazaritza Funtsak (FEADER) eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dute, lankidetzarako laguntzen bidez.

Parte hartzaileakLatxa esnea Koop., Neiker, Urkome eta Maria Clé.

Proiektua 2020-2021ean exekutatuko da.

2020-07-01

AZOKA PLAZA 2.0

DESKRIBAPENA
Bertako ekoizleak ardatzean jarrita, Azpeitiko Azoka Plazan topatu daitezken bertako produktuak udalerriko jangela desberdinetara iristeko hornikuntza unitatea.

HELBURUA
Tokiko elikadura sistemaren garapen integrala eta lehen sektorearentzako aukera berriak sortzea du helburu, hazkunde etengabean dagoen eskariari egokitutako produktu berrien diseinuaren bitartez.

FINANTZAKETA
Proiektua Landa Garapenerako Nekazaritza Funtsak (FEADER) eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dute, lankidetzarako laguntzen bidez.

Parte hartzaileak:Azpeitiko Udala, Artxara Koop., EHU (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Urkome.

Proiektua 2019-2020 urteetan exekutatu da.

2020-06-30

ARTILATXA

DESKRIBAPENA
Artilearen arazioari aurre egiteko eta ardi latxaren artileak dituen ezaugarri bereziak kontuan harturik, artilatxa proiektua sortzen da, urtero produzitutako artilearen merkaturatzean egonkortasuna lortzeko eta ardi latxa ustiapenetan egindako lanari balio erantsia emateko.

HELBURUAK
Helburu zehatzak:
•   Ardi latxa ustiapenetako artilearen bilketarako beharrezko logistikaren antolaketa.
•   Kolageno eta artiletik sortutako produktuen diseinu eta ekoizpena, eskala txikian.
•   Ekoizpen eta sortutako produktuen merkaturatzeko bideragarritasunaren azterketa.

FINANTZAKETA
Proiektua Landa Garapenerako Nekazaritza Funtsak (FEADER) eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dute, lankidetzarako laguntzen bidez.

Parte hartzaileak: LATXA ESNEA Koop, NEIKER, EKOLBER, LANDAOLA, BIZKAIMENDI, ARABALANDA.

Proiektua 2017-2019 urteetan exekutatu da.

www.artilatxa.eus

 

2020-06-29

UROLAPIKO

DESKRIBAPENA
Urola Kostako elikadura kateko eragileen arteko elkar ezagutza eta elkarlana beharrezkoa zela oharturik eta merkaturatzeko zirkuitu laburrak hobetzea xede harturik, Lakari Kooperatibak, Urola Kostako Udal Elkarteak, Hiritik At Kooperatibak eta Urola Kostako Landa Garapen Elkartea, Urkomek sortutako lankidetza proiektua da. 

HELBURUAK
- Landa eremuko eragile profesionalen arteko elkarlana sustatzea
- Landa-eremuaren potentziala eta balio erantsia ezagutzera ematea, eskualdeko nekazal produktuak balioan jarriz
- Urola Kostako ekoizle eta transformatzaileentzako komertzializazio-kanal berriak irekitzea
- Tokiko garapen iraunkorra bultzatzea
- Informazio eta ezagutzen partekatzea
- Informazioaren gardentasuna

FINANTZAKETA
Proiektua Landa Garapenerako Nekazaritza Funtsak (FEADER) eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dute, lankidetzarako laguntzen bidez.

Proiektua 2018-2019 urteetan exekutatu da.

2020-06-28

Azterketak

Urkomek bultzatu edo parte hartutako azterketak eta interesgarriak diren beste azterketa batzuk.

Azokak

Garaian garaiko eta bertako produktu freskoa herritarren eskura jartzen den gunea.

Azkoitiko azoka

Larunbat goizetan ospatzen da, Azkoitiko herriko plazan kokatzen den Azoka plazan. Inguruko baserritarren produktu ezberdinak aurkitu daitezke bertan.

Azpeitiko azoka

Asteartero goizean zehar eta ostiralero arratsaldean zehar ospatzen da, Azpeitiko enparantzan dagoen baserritarren gunean. Bertako eta garaiko barazkiez gain, landare, lore, esnekiak etab. Aurki daitezke bertan.

Zarauzko azoka

Astelehenetik larunbatera goizetan ospatzen da, astegunetan arratsaldez ere bai, Zarauzko lege zaharren enparantzan dagoen merkatuaren eraikuntzan. Egun handia larunbatetan izaten da, mota askotako produktuak aurkitu daitezke bertan.
Argazkilaria: Tolin


Azoka bereziak

Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak

2024 azokak